Berriak

Bilbao 700 Fundazioa, ROCE-ren kide berria

ROCE (Red de Organizadores de Conciertos Educativos) sarea, irabazi‐asmorik gabeko erakunde publiko nahiz pribatuz osatutako elkartea da eta Bilbao 700 Fundazioa, sare honen kide berria bilakatu da.

ROCE sareak Bilbon ospatu du bere zazpigarren Topaketa, uztailaren 5ean eta 6an. Topaketak ezagutu eta identifikatzeko, azaldu eta egiaztatzeko, ikasi eta sentitzeko gunea proposatu du, hainbat proiektu eta ikasketa sortzailetako esperientzien bidez, bai hezkuntzaren bai gizartearen arloetan, hunkitzen eta edozein zeinu edo mailatako pertsonak elkartzen jarraitu ahal izateko.

Josune Ariztondo, Bilbao 700 Fundazioaren zuzendaria, aurtengo edizioan parte hartu du eta bertan azaldu egin ditu hezkuntza eta pedagogia arloan ditugun programak: Musika-Música, BAS edota Jazz Matiné