Berriak

Bihar “Fernando de la Quadra Salcedo. La poesía de la historia” liburua aurkeztuko da

Bihar goizean, 11:30etan, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan, “Bilbainos Recuperados” bildumako ale berri bat aurkeztuko dugu.

Ibone Bengoetxea Alkateorde eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotziak eta Jose Ramon Blanco idazleak, hedabideen aurrean aurkeztuko dute gure Fundazioak argitaratutako liburu berri bat, “Fernando de la Quadra Salcedo. La poesía de la historia” izenburukoa.

Liburu honetan, XX. mende hasierako bilbotarrik bitxi eta nabarmenenetakotzat jotzen den Fernando de la Quadra-Salcedo Arrieta-Maskarua poeta, historialari eta genealogistaren bizitzako gorabeherak bildu dira.