Berriak

Bihar abiatuko da Musika-Música jaialdiaren XVI. edizioa Bilboko Euskalduna Jauregian

 

 

Bihar abiatuko da musika klasikoaren Musika-Música jaialdiaren XVI. edizioa Bilboko Euskalduna Jauregian. Bilbao 700 Fundazioak antolatuta eta Bilboko Udalaren babespean, nazioarteko jaialdi hau martxoaren 2tik 5era bitartean ospatuko da “Bohemia” izenburupean. 

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea auditoriumean izango den estreinako kontzertura joango dira bihar, martxoak 2, arrastiko 20:00etan. Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) interpretatuko du Gustav Mhler-en “Auferstehung” (Berpizkundea) Sinfonia do minorrean, Bilboko Koralarekin, María Espada sopranoarekin eta María José Montiel mezzosopranoarekin batera, Yaron Traub-en zuzendaritzapean.

 Bere hamaseigarren edizioan, Musika-Música jaialdian Gustav Mahler, Antonín Dvořák, Bedrich Smetana eta Leos Janáček-en obrak eskainiko dira. Musika-Músicaren edizio honetan 75 kontzertu eta jarduera eskainiko dira 850etik gora profesionalen eskutik.