Berriak

Begoñako Basilikak urriaren 10ean (astelehena) ostatatuko du Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Begoñan Kantari kontzertua

  • Bilboko Koral Elkarteak emanaldi bat eskainiko du, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean eta Miriam Cepedak organoz lagunduta. Hainbat lan interpretatuko dituzte, besteak beste, Aita Madinaren Aita Gurea, Sorozabalen Gernika eta Mikel Laboaren Nerea Izango Zen.
  • Errezitaldiarekin batera Basilikako organoaren zaharberritzea ospatuko da.
  • Kontzertua 20:15etan hasiko da, doakoa da eta ordubete inguru iraungo du.

Begoñako Basilikak datorren astelehenean (2016ko urriak 10) ostatatuko du Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Begoñan Kantari kontzertua; Bilboko Koral Elkarteak emanaldi bat eskainiko du, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean eta Miriam Cepedak organoz lagunduta.

Begoñan Kantari ekimena Bilbao 700 Fundazioaren Bilbo, Memoria eta Etorkizuna leloari erantzuteko antolatu da, kalitatearen eta kultur aniztasunaren alde apustu eginez eta mundura irekitako gure euskal nortasuna harturik oinarri, dagokion aitortza eman dakien Bilboko historian garrantzia izan duten erakunde eta gertakariei. Ikuspegi horri jarraiki aurkezten da Begoñan Kantari.

Kontzertua 20:15etan hasiko da, Begoñako Basilikako organo berriztatuaren inaugurazio ekitaldiaren ondoren.