Berriak

Beethoven eta Brahms Bilbon egongo dira Musika-Música Jaialdiaren esparruan

Gure Musika-Musica jaialdia martxoaren 7, 8 eta 9an Euskalduna Jauregira itzuliko da berriz ere Beethoven y Brahms. Encuentro en Bilbao-Bilbon elkarturik izenarekin. Jaialdiaren hamahirugarren edizioak Beethovenen eta Brahmsen jeinutasunarekin ondo pasatzeko aukera paregabea eskainiko die entzuleei.

Beethoven eta Brahms, Alemaniako eta, beraz, mundu mailako musikako bi jenio bikainak, Bilbon elkartuko dira 2014ko Musika-Música Jaialdiaren barnean. Harroputza izango litzateke Beethovenen talentuaren mamia lerro gutxi batzuetan definitzen saiatzea, baina gogora ditzagun R. Condéren hitzak: “Beethoven guztiontzako eredu harrigarria da: forma tradizionalak hain neurri handian goratu zituen, non bazirudien horiek betikoak eta etorkizuneko musika inbertsio osoa biltzeko gai zirela”. Haren obrak klasizismoa gainditu zuen, eta bere baitan erromantizismo osoa dago, hori ere gaindituta.

Brahmsek, berez erromantikoa zena baina arkitektura eta estilo tradizionalen aldeko kezkan klasikoa zenak, musika hutsa goretsi zuen.

Bonngo musikariak espiritu-askatasun handiz konposatu zuen, edozein mugapenetik kanpo; Hamburgekoak, aldiz, pentsamendu kezkatiagoa eta arrazoizkoagoa izan zuen.

Beethoven gerizpe bat bezalakoa izan zen Brahmsentzat, batzuetan gogaikarria eta beldurtzekoa bazen ere. (Brahmsek berak haren laguna zen Herman Levi zuzendariari honela definitu zion: “erraldoi hori…, beti entzuten ditut haren urratsak nire bizkarrean”).

Beethoven lehenengo erromantikoa izan zen? Eta Brahms azken klasikoa? Beharbada Beethoven Brahms baino erromantikoagoa zen, eta Brahms Beethoven baino kontserbadoreagoa, baina ez klasikoagoa.

Edonola ere, martxoaren 7an, 8an eta 9an egingo den Musika-Música Jaialdiko edizio hau aukera paregabea da ondo pasatzeko, hunkitzeko eta musikako bi jenio “BIKAIN” horien antzekotasunak eta desberdintasunak antzemateko.

Entzule guztientzako ikuskizuna, salbuespenik gabe

Jaialdiaren mamia betikoa da, hamahiru edizio igaro arren: musika klasikoa herritar mota guztiei hurbiltzea eta entzule berriak erakartzea. Horregatik, Musika-Música Jaialdia ezinbesteko hitzordu bihurtzen da bai aditu eta musikazaleentzat bai musika klasikora lehenengo aldiz hurbiltzen direnentzat. Musika klasikoa zabaldu eta hedatzeko helburu horri helduta, txartelen prezioa 2 eta 9 euro artekoa izateko ahalegina egiten da.