Berriak

Baly, Ohorezko Hiritarra 2016

Gure ‘Baly’, Aste Nagusiko lehen igandeko Balearen Desfileko protagonista, Ohorezko Hiritarra saria jasoko du datorren astelehenean, abuztuaren 22an, Carlton Hotelean, beste lau izenekin batera: Txetxu Ugalde kazetari eta aurkezlea, Borja Elorza harreman publikoetan aditu eta gizarte-jardueren bultzatzailea, Aitor Elizegi sukaldaria.

Epaimahaiak, hala, Bilbo handiago egiten lagundu duten lau izen nabarmentzen ditu. Sariaren antolatzaileek gogorarazten dutenez, golardoaren izenean Bizkaiko hiriburua Hiribildua dela uzten da agerian; izan ere, Diego Lopez de Harok hiri-gutuna eman zuen 1300eko ekainaren 15ean, eta, hortik aurrera, Bilbok aipatu titulua du.