Berriak

Baly baserrian ibiliko da eta han egindako lagun berriak aurkeztuko dizkigu Balearen Desfilean

. Datorren domekan, abuztuak 23, 18:00etatik aurrera, Balearen desfilea izango da. Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen desfile hau Plaza Biribiletik Jesusen Bihotzaren plazaraino joango da. Aurtengo honetan, desfilea ordu bat aurreratuko da, San Mamesen, Athletic eta Bartzelonaren artean jokatuko den Ligako partidaren trafiko aldaketen eragina gutxiagotzeko, desfileak eta zalegoaren irteerak bat egin ez dezaten.
Aurreko urteetan bezala, Aste Nagusia hasten den egunaren biharamunean Baly balea eta haren familia itsaso hondotik irten eta Aste Nagusiaz gozatzera etorriko dira.

“Balea baserrian” izenburupean, Bilbao 700 Fundazioak berriz ere antolatu du ume zein heldu aho zabalik uzten dituen kabalgata, urtero-urtero gauza berriak dituena.

Aurten Balyk lagun berriak gonbidatu ditu desfilera. Baly baserrian ibilita, lagun berriak ezagutuko ditu eta egun berezia familiarekin eta baserriko lagun dibertigarri eta atseginenekin batera ematea erabakiko du. Balyrekin batera, familiakoak: Olagarroa, Txangurroa, Bisigua. Eta horiekin batera kabalgatan Txerria, Behia, Oiloa, Aharia eta Zaldia. Itsasoaren eta lehorraren konbinazio ezin hobea. Aurten tradiziozko itsas pertsonaiak baserrikoekin batera egongo dira.

Balyrekin batera baserriko lagunak ezezik beste lagun batzuk ere joango dira desfilean. Horrela bada, Ilusio Jaurtitzaileak eta Konfeti Jaurtitzailea egongo dira, Kolorezko Ozeanoetatik etorriak; baita Migelinen Antzarak, Aittite Ttakun taldeko kideak, Zozongo perkusio-taldea Txalaparta Biraka ikuskizun berritzailea dakarkigutela, eta Les Nomades taldekoak era, azken hauek Baserriko animaliei lagun egiten. Tuterako Bonbo eta Danbor Bandaren perkusioa izango da kabalgataren amaieran.

Desfilearen hurrenkera

Energiaz eta indarrez beterik abiatuko da kabalgata, Banda del Surdo tartean. Perkusio-joleak eta dantzariak kolorez beteko dituzte Bilboko kaleak. Erritmo kosmopolitak, grina, mugimendua eta alaitasuna. Desfileari hasiera emateko modurik onena Baly eta haren senarra Olagarroa ager daitezen.

40 gizon eta emakumeren ahotsez osaturiko San Anton abesbatza ere protagonista izango da. Desfilean beteranoak dira. Alfredo Hurtado de Saratxoren zuzendaritzapean, Baleari eta honen familiari lagun egingo diete, urtero bezala, kamioneta ikusgarri baten gainean. Itsasoko familia luzeko txikienei, hau da, Olagarroari eta Bisiguari, bidea prestatuko diote musikaz abesbatzako kideek. Eta desfilea amaitzeko, Tuterako Bonbo eta Danbor Banda izango dugu.

-La Banda del Surdo.
-‘Baly’ balea.
-Olagarroa.
-San Anton abesbatza. Kamioneta musikala.
-Txangurroa.
-Bisigua.
-Koloreko Ozeanoak
-Migelinen Antzarak.
-Txalaparta Biraka (Txalap.art)
-Baserria (La Granja).
-Les Nomades.
-Tuterako Bonboen eta Danborren Banda.