Berriak

Avishai Cohen, Azaroaren 21ean izango dugu “365 Jazz Bilbao” Zikloan

Avishai Cohen kontrabaxu-jotzaile israeldarrak Bilboko Elkarte Filarmonikoan joko du azaroaren 21ean, 20:00etan. Cohen izango da Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen ‘365 Jazz Bilbao’ zikloari amaiera emango diona aurten.

Bass Player aldizkariaren iritzian, XX. mendeko ehun baxu-jotzaile garrantzitsuenetako bat da artista israeldarra; gaur arte 13 disko argitaratu ditu eta jazz garaikidearen barruan musikaririk handienetakoa da.

Bere azken lanak hauek dira: Aurora, 2009koa; Seven Seas, 2011koa eta Duende, 2012koa.

2013ko edizioa otsailean hasi eta azarora arte luzatuko da, izen handiz betetako kartelarekin. Orain arte hauek aritu dira Bilbon: ROMANO, SCLAVIS eta TEXIER maisu frantziarrak, Estatu Batuetako LIZZ WRIGHT kantautorea; New Yorkeko RAVI COLTRANE saxofon- eta klarinete-jotzailea eta Illinoiseko TOM HARRELL tronpeta-jotzailea; Londreseko CLEVELAND WATKISS kantaria eta MEDESKI, MARTIN & WOOD taldea (azaroaren 5ean).   Honako honetan, ‘365 Jazz Bilbao 2013’ zikloari amaiera amateko, azaroaren 21ean, AVISHAI COHEN kontrabaxu-jotzaile israeldarra ikus-entzuteko aukera izango dugu.

 AVISHAI COHEN, http://avishaicohen.com/

  • AZAROAREN 21ean, eguena, 20:00etan                                             
  • Bilboko Elkarte Filarmonikoa. Prezioa: 6 €

Avishai Cohen Israelen jaio zen 1970ean. 9 urte zituela piano-ikasketak hasi zituen eta 14 urterekin, aldatu eta baxu elektrikoari ekin zion, Jacobo Pastorius-en modura. Armadako bandan bi urtez jo ondoren (derrigorrezko soldadutzaren barruan), baxuko eskolak hartu zituen Michael Klinghofferen eskutik eta urte bi geroago Estatu Batuetara joan zen, New York-era, eta han jazzeko beste musikari batzuk ezagutu zituen. New York-en eman zituen lehenengo urteetan eraikuntzan aritu eta metroan eta kalean jotzen zuen. Horrela ezagutu zituen jazz latinoa egiten zuten banda batzuk eta horri esker, Danilo Pérezen taldean sartu zen.

Jazzeko klubetan jo ondoren, Chick Coreak “fitxatu” zuen eta 1996an, haren seikoteko kide bihurtuta, bere lehenengo diskoa argitaratu zuen Corearen diskoetxean. 2003ra arte elkarrekin aritu ziren eta urte horretan, Cohenek bere diskoetxea sortu zuen. Bere bizitzan, 42 urte ditu, Bobby McFerrinekin, Roy Hargroverekin, Herbie Hancockekin eta Paquito D’Riverarekin jo izan du. Claudia Acuñarekin (Wind from the Sputh, 2000), Alicia keys-ekin eta London Philarmonic Orchestra-rekin ere lankidetzan aritu da. 

> Informazio gehiago: hemen