Berriak

Auzoz-Auzo zikloa Errekaldera, Deustura eta Abandoko geltokira iritsiko da

 

Musika-Música jaialdiko Auzoz-Auzoz programa Bilbao 700 Fundazioak antolatu eta Bilboko Udalak babestutakoa da eta aste honetarako hainbat jarduera antolatu ditu dohainik Errekalden, Deustun eta Abandon.

Otsailaren 7an, 18:00etan, Errekaldeko udaltegian umeentzako tailerra egingo da Bilboko Musika Eskolaren eskutik. Tailer horretan, umeek musikaz gozatu ahal izango dute zentzumen guztiek parte hartzen duten esperientzia sortzaile honetan; abiapuntua musika pasarte bat izango da eta artisten prozedurak gerturik biziko dituzte.

Otsailaren 9an, 19:00etan, Deustuko Barrutiko udaltegian kontzertua eskainiko du Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatoriak; Antonín Dvořák eta Bedrich Smetanaren piezak interpretatuko dituzte.

Otsailaren 10ean, 19:00etan, Abandoko geltokian (Plaza Biribila, 2), Behotsik Orkestrak gidatuta, flashmob-a egingo da, Bedrich Smetanaren ‘La novia vendida’ operako polkan inspiratuta.

Auzoz-Auzo zikloa, Musika-Música Jaialdiaren barruan, otsailean zehar egingo da Bilboko zortzi barrutietan. Hainbat jarduera egingo dira, adin guztietako pertsonek parte hartzeko modukoak. Aurtengo Musika-Música jaialdiaren protagonistak Mahler, Dvořák, Smetana eta Janáček dira eta ondorioz, horien melodiak entzungo ditugu urian han eta hemen. Kontzertuez gain, bestelako jarduerak ere antolatu dira, 5 eta 8 urte bitarteko neskato-mutikoentzako tailer didaktikoak, ikus-entzunezkoen emanaldiak, flashmob-ak.

Tailerretan izena ematea

Tailer didaktikoak 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta doakoak dira. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez bilbao700@bilbao.eus helbidean edota Bilbao 700 Fundazioaren 94.679 04 88 telefonoan, 09:00etatik 16:00etara, edo fundazioaren egoitzan (Zabalguneko plaza, 11, 1.a), otsailaren 21era bitartean, jardueraren egutegiaren arabera.