Berriak

Atxuriko Gizakunde Monasterioaren sortzailearen historia birsortu du Bilbao 700 Fundazioak

 

 

Bilbao 700 Fundazioak ‘Maitasunez eta Argiz’ ikuskizuna programatu du Bilbao Arte Sakratua (BAS) zikloaren barruan, eta Bilboko Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoaren klaustroan eskainiko da apirilaren 5ean eta 7an.  

Bilbao 700 Fundazioaren ekoizpen bat da, zeinak eszenografia zaindu baten laguntzaz birsortzen baitu María Ortiz de Madariagaren historia, Gizakunde Monasterioaren eta fraide domingotarren Komentu-ikastegiaren sortzailearena.

Maitasunez eta Argiz

Bilboko Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoaren klaustroan programatuko diren komentuko eszenek berreskuratu egiten dute emakume ezezagun baten historia, María Ortiz de Madariaga y Nobiarena, zeinak 16 urterekin, bere sasoi eta leinuaren kanon sozialak desafiatuz, bete egin baitzuen abiatua janzteko zekarren grina. 1499an

Bilboko Gizakunde Monasterioa sortu zuen, gaur egun Bilboko Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoaren egoitza dena eta BASen aurtengo ediziorako programatutako emanaldien oholtza bihurtuko dena.

Talde artistikoa

María Goiricelaya arduratuko da Maitasunez eta Argiz ikuskizunaren zuzendaritzaz eta dramaturgiaz eta Ane Pikaza, Getari Echegarai eta Nagore González aktoresek interpretatuko dituzte Gizakunde Monasterioko domingotarrak. Itxaso Arrizabalagak zuzendutako Mañariko Kirikiño Abesbatzak obra hauek interpretatuko ditu:  

• Aita Donostiaren Beata viscera 

• Maurice Duruflé-ren Tota Pulchra es María 

• Xabier Sarasolaren Pater Noster 

• Albert Alcarazen Sancta María succurre miseris

Bilbao Arte Sakratua 2017

‘Maitasunez eta Argiz’ Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Bilbao Arte Sakratua (BAS) ekitaldiaren 2017ko ediziorako programatutako bost ikuskizunetako bat da.

Apirilaren 3tik 8ra, ondoko hauek arituko dira Bilboko Gizakunde Elizan eta Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoan: La Ritirata, berreskuratutako piezez osatutako kontzertu barroko batekin; Nordic Voices, “a capella” abestutako musikarekin; Nao d’Amores Misterio del Cristo de los Gascones ikuskizunarekin; Bilbao 700 Fundazioaren ‘Maitasunez eta Argiz’ ekoizpena; eta Iter Luminis, zeremonia musikal eta poetikoa, Lídia Pujolek zuzenduta eta Jabier Muguruzak eta Leioako Doniene abesbatzak lagunduta.