Berriak

Aste Santuaren aurrerapen gisa, apirilaren 5etik 12ra kontzertuak Bilbao Ars Sacrumen (BAS) eskutik

Bilbao 700 Fundazioaren eskutik, Bilboko ikus-entzuleek musika sakroan inspiratutako kultur hitzordu bikain baterako gonbidapena dute; izan ere, “Bilbao Ars Sacrum” (BAS) zikloa izango da, apirilaren 5etik 12ra. 2014ko BASen 6 kontzertu eskainiko dira Enkarnazio Elizan, 20:00etan, lehenengoa eta azkena izan ezik, 20:30etan hasiko dira eta.

Aurreko urteetan bezalaxe izen handiko musikari, talde eta ahots bakarlariak bilduko dira. Aro ezberdinetan zehar espiritualtasunean eta bizipen erlijiosoan inspiratu izan den musikaren ibilbide aberatsa ezagutzera emango dute euren interpretazioen bidez.

Enkarnazio elizan egingo diren kontzertuetarako sarrerek 4 euro balio dute eta Bilbao 700 Fundazioaren bulegoetan salgai egongo dira martxoaren 25etik asteartetik aurrera, 10:00etatik 18:00etara, etenik gabe.

Esteka honetan aurki ditzakezu edizio honetarako proposamenak: hemen