Berriak

Ambrose Akinmusire tronpetistak “The imagined savior is far easier to paint” diskoa aurkeztuko du Bilbon

Kaliforniako Ambrose Akinmusire tronpeta-jotzaileak urriaren 15ean joko du Bilboko Elkarte Filarmonikoaren aretoan eta horrela ‘365 Jazz Bilbao 2014’ zikloko aretoetako kontzertuen denboraldiaren bigarren zatia hasiko du. Gure fundazioak antolatzen du zilko honetan askotan saritutako Oakland-eko artista goiztiar honekin gozatzeko aukera emango digu programak. Esan dutenez, autoritatez konposatzen du eta  eruditoa eta zirraragarria izanik, benetan zur eta lur uzten ditu entzuleak. Tronpetaz kantatu egiten duela ere esan dute. Azken aldi honetan jazzak eman duen talenturik originalenetakoa da. Akinmusirek, Bilbon, Blue Notek editatutako bere azken diskoa, ‘The imagined savior is far easier to paint’, aurkeztuko du, aurreko beste proposamen batzuekin batera; hauek testuraz, instrumentalizazioz eta lengoaiaz beteak egonik.

Ambrose Akinmusire.  

Oakland-en (Kalifornia) jaio eta hazi zen eta adinez nagusi izan baino lehen oholtzan aritu zen Joe Henderson, Joshua Redman edo Steve Coleman-ekin. 25 urterekin Thelonius Monk International Jazz Competition lehiaketa irabazi zuen eta urtebete geroago, 2008an, lehen lana argitaratu zuen bakarlari modura. Gainera, hainbat artistarekin aritu izan da, adibidez Herbie Hancock edo Wayne Shorter-ekin, eta Vijay Iyer eta Esperanza Spalding-ekin grabatu du, besteak beste.

 2012an lehen diskoa grabatu zuen Blue Note diskoetxean, When the heart emerges easier glistening, Jason Moran-ekin batera ekoiztuta. 2014an estudioko bigarren diskoa, “The imagined savior is far easier to paint”, atera zuen Blue Note-ekin. Lan horrek jazzaren mugak gainditzen ditu, eta pop musika eta gaur egungo musika eskutik doaz elkarrekin. Konposizioetan, pertsonaiek, benetakoek nahiz alegiazkoek, ohiz kanpoko istorioak eta zirrara sortzen duten soinuak eraikitzen dituzte.

AMBROSE AKINMUSIRE

URRIAREN 15ean (eguaztena) 20:00etan.

www.ambroseakinmusire.com   

Bilbon Elkarte Filarmonikoaren aretoan.  Prezioa: 6 €