Berriak

ABRAHAM DE ROMÁN SEXTETO TALDEA, BILBAO 700 FUNDAZIOAK ANTOLATZEN DUEN ‘JAZZ BILBAO GAU-TXORI’, ZIKLOKO HURRENGO KONTZERTUKO PROTAGONISTA

 JAZZ BILBAO GAU-TXORI gaueko programa da, eta euskal jazzaren arloan suspertzen ari diren figurei balioa emateko xedea dauka. Bi emanaldi izango ditu GAU-TXORI kontzertu bakoitzak; 20:30ean bata, 23:00etan bestea, eta NH Hesperia, Carlton, Indautxu eta NH Villa de Bilbao hoteletan izango dira.

Bilboko lau hoteletan izango diren zortzi kontzertu bilduko ditu GAU-TXORI programak, eta hauek arituko dira: Carlos Velasco hirukotea (irailaren 16an), Rubén Salvador (irailaren 30ean), FMA hirukotea (urriaren 14an), José Luis Canal hirukotea (urriaren 28an), Víctor de Diego hirukotea (azaroaren 4an), Gerónimo Martín seikotea (azaroaren 18an), Abraham de Román seikotea (abenduaren 2an) eta Collado-García-Benito hirukotea (abenduaren 16an).

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako ‘365 Jazz Bilbao’ zikloari buruzko informazio guztia: http://www.bilbao700.eus/eu/evento/365-jazz-bilbao-2016/

ABRAHAM DE ROMÁN Sexteto

Abraham de Román (saxo tenorea & sopranoa); Baptiste Techer (tronboia); Javier Pérez (tronpeta); Ander Unzaga (pianoa); Arturo Valero (kontrabaxua); Unai Olabarri (bateria)

Abenduaren 2an
Hotel Indautxu

Emanaldiak 20:30ean / 23:00etan

Saxofonista hau Sevillakoa da eta Bilbon bizi da, eta, gainera, gure euskal musikako musikari aktiboa da. Oraingoan, seikote batentzako idatzi duen lana aurkeztuko du, eta alboan laguntzen izango ditu euskal musikari berri indartsuenetako 5 kide. 

Ibilbide musikala 1994an hasi zuen, Alfonso Romerorekin saxofoi klasikoa ikasten hasi zenean. 2005ean Euskadira etorri zen eta Musikenen ikasten hasi zen. Bertan bukatu zituen goi-mailako Musika ikasketak jazzeko espezialitatean (saxofoia), eta modu berezian nabarmendu zen idazketari dagokionez, konposizioan, moldaketetan eta armonian.

Euskadiko musikaren alorrean oso aktiboa den musikaria da, eta hainbat eta hainbat proiektutan parte hartu du, berak sortutako taldeak azpimarratzekoak direlarik.