Berriak

Abian da ikastetxei zuzendutako Musika-Música ekimenaren programa didaktikoa

Otsailaren 10etik 21era Zabalguneko Eraikineko Atrioan (Zabalgune plaza, 11) egingo da Bilbao 700 Fundazioak bere Jaialdiaren atari gisa antolatu duen jarduera didaktikoa.  Beethovenen eta Brahmsen musikaz osatutako antzezkizun bat izango da, 2004ko jaialdia bi konpositore horiei eskainita dagoelako.

Emankizunak euskaraz eta gazteleraz izango dira, bi saiotan, bata 10:00etan eta bestea 11:15etan, eta biak egingo dira Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 2. mailarainoko ikasleentzat.

DOHAINEKO jarduera hau ikusi nahi duten ikastetxeek jakin behar dute egun hauetan baino ez dagoela lekurik:

-Otsailak 11 (asteartea), goizeko 10:00etan, 40 lagunentzat euskaraz (Lehen Hezkuntza)

-Otsailak 13 (osteguna), goizeko 10:00etan, 80 lagunentzat gazteleraz (Bigarren Hezkuntza, DBHko lehenengo eta bigarren maila).

-Otsailak 14 (ostirala), goizeko 11:15etan, 100 lagunentzat euskaraz (DBHko lehenengo eta bigarren maila).

-Otsailak 17 (astelehena), goizeko 10:00etan, 50 lagunentzat gazteleraz (DBHko lehenengo eta bigarren maila).

-Otsailak 19 (asteazkena), goizeko 11:15etan, 50 lagunentzat gazteleraz (Lehen Hezkuntza).

Izena emateko, jarri harremanetan: 

Bilbao 700 III Millenium Fundazioarekin. Tfnoa: 94 679 04 88

Harremanetarako pertsona: Covadonga Saiz