Berriak

Abian da “365 JAZZ BILBAO” zikloaren bederatzigarren denboraldia

Aurten ere Bilbao 700 Fundazioak “365 Jazz Bilbao” zikloa antolatu du, mundu osoko jazz musikako artista handiek osatutako kartelarekin.

Apiriletik azarora arte luzatuko den zikloaren bederatzigarren edizioan punta-puntako artistak izango ditugu Bilbon; besteak beste Regina Carter biolin-jotzailea, Sendecki eta Olejniczak bikotea, John Scofield gitarra-jotzailea eta San Francisco Jazz Collective taldea.

Aurtengo edizioa apirilaren 26an hasiko da Regina Carterren kontzertuarekin eta azaroaren 9ra arte iraungo du. Zikloko lau kontzertuak Campos Antzokian izango dira 20:00etan.

‘365 Jazz Bilbao’ zikloak irmo eusten dio  jazz zaleei edo aurrenekoz entzuten dutenei kalitaterik bikaineneko programazioa eskaintzeko asmoari; izan ere, zikloa dagoeneko finkatuta baitago uriko kultur eta aisialdiaren barruko bederatzi urteko ibilbide luzean.

Sarreren salmenta

Sarrerek 6 euro balio dute eta Kutxabank kutxazainetan, www.kutxabank.es web orrian eta Campos Antzokiko txarteldegietan eskuratu daitezke.

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako ‘365 Jazz Bilbao’ zikloari buruzko informazio guztia: www.bilbao700.eus

INFO GEHIAGO ETA EGITARAUA HEMEN >