Berriak

365 Jazz Matiné: sarreren salmenta

`365 Jazz Bilbao´ zikloko MATINÉ programako kontzertuak askotarikoak izango dira bai formatuari bai edukiari dagokienez, eta mota guztietako ikus-entzuleei daude zuzenduta; familiei bereziki. 12:30ean izango dira lau kontzertuak, igandeetan beti. Hauek hartuko dute parte: Ignasi Terraza hirukoteak (urriaren 2an) UPV-Bizkaia Aretoan, Igelaren Bandak (urriaren 30ean), Elkano Browning Cream-ek (azaroaren 6an) eta Itxaso hirukoteak (azaroaren 27an), Guggenheim Bilbao museoan.

 itxaso trio

ITXASO TRIO & Fermin Etxegoien - Time after time-Behin eta Berriz

  • EGUNA: 2016ko Azaroaren 27an
  • LEKUA: Guggenheim Museoa
  • ORDUA: 12:30etan
  • EROSI