Berriak

365 Jazz Bilbao programak zazpigarren denboraldiko bigarren zatiari ekingo dio

‘365 Jazz Bilbao’ zikloaren denboraldi honek inoiz baino indar handiagoarekin ekingo dio bigarren zatiari. Atzerriko artistek eta estatuan ondo oinarritutako taldeen aukeraketa batek luxuzko zerrenda bat orekatzen dute, estilo honen zaleentzat eta lehenengoz hartara hurbildu nahi dutenentzat. Zazpi urteko ibilbidean, antolatzen dugun zikloak uriko eskaintza kulturalaren aukera garrantzitsu bihurtu da eta ikus-entzule fidelak bereganatu ditu.

Bilbon jazz musikaren zaletu‐kopuru handia dagoela kontuan hartuta, ‘365 Jazz Bilbao’ zikloa hasiera‐hasieratik kalitaterik handiena bilatzen saiatu izanak ezaugarritzen du; baina, horrekin batera kontzertu guztietan prezio merkeak jarri nahi dira. Horrela, kultura proposamenen eta aisialdi-planen artean ohikoa izateko jazzaren ziklo hau.

Programak entzule-mota guztiengana heldu nahi du eta estilo desberdinak barnebildu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, horien artean musika klasikoa, rocka, blusa, hip hop-a edo ‘munduko musikak’ ditugu.

Asko dira ‘365 Jazz Bilbao’ zikloaren dotoretasun marka osatzen duten egoitzak, artistak eta taldeak, erritmoak eta estiloak. Bilbon jazz musikaren zaletu‐kopuru handia dagoela kontuan hartuta, ziklo hau hasiera‐hasieratik kalitaterik handiena, askotariko programazioa eta prezio merkeak bilatzen saiatu izanak ezaugarritzen du.

Denboraldiko bigarren zatia urriaren 15ean hasiko da eta Bilbon izango dugu Estatu Batuetako AMBROSE AKINMUSIRE tronpeta-jotzailea (urriaren 15a), eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) oso kontzertu bereziak emango ditu KURT ELLING gonbidatuarekin (azaroaren 6a eta 7a).