Berriak

Jerónimo Martin Sexteto taldea, ‘Jazz Bilbao Gau-Txori’ zikloko hurrengo kontzertuko protagonista

Kontzertua azaroaren 18an ospatuko da eta NH Villa de Bilbao hotelean 2 emanalditan: 20:30 eta 23:00etan.

Jerónimo Martín musikari eklektikoa da, eta hainbat alorretan lan egiten du, hala nola musika klasikoan, jazzean, inprobisazio librean eta konposizioan. Horrez gain, antzerkirako eta dantza eta antzerkia uztartzen dituzten ikuskizunetarako musika ere idazten du.

JAZZ BILBAO GAU-TXORI gaueko programa da, eta euskal jazzaren arloan suspertzen ari diren figurei balioa emateko xedea dauka. Bi emanaldi izango ditu GAU-TXORI kontzertu bakoitzak; 20:30ean bata, 23:00etan bestea, eta NH Hesperia, Carlton, Indautxu eta NH Villa de Bilbao hoteletan izango dira.

Bilboko lau hoteletan izango diren zortzi kontzertu bilduko ditu GAU-TXORI programak, eta hauek arituko dira: Carlos Velasco hirukotea (irailaren 16an), Rubén Salvador (irailaren 30ean), FMA hirukotea (urriaren 14an), José Luis Canal hirukotea (urriaren 28an), Víctor de Diego hirukotea (azaroaren 4an), Gerónimo Martín seikotea (azaroaren 18an), Abraham de Román seikotea (abenduaren 2an) eta Collado-García-Benito hirukotea (abenduaren 16an).

JERÓNIMO MARTÍN Sexteto
Rubén González (saxo tenorea); Esteban Valcárcel (tronpeta); Gonzalo Fernández de Larrinoa (tronboia); Jerónimo Martín (pianoa); Alejandro San Pelayo (kontrabaxua) eta Juan Luis Castaño (bateria)

Azaroaren 18an
NH Villa de Bilbao
Emanaldiak 20:30ean / 23:00etan

Jerónimo Martín musikari eklektikoa da, eta hainbat alorretan lan egiten du, hala nola musika klasikoan, jazzean, inprobisazio librean eta konposizioan. Horrez gain, antzerkirako eta dantza eta antzerkia uztartzen dituzten ikuskizunetarako musika ere idazten du.
Errezitaldiak eskaini ditu bai bakarka, baita ganbera-musika eta jazz estiloetako hainbat talderekin batera ere. Gontzal Mendibil, Txema Murugarren eta Markos Untzeta euskal kantautoreekin elkarlan estuan aritu izan da kontzertu eta grabazioetan. 

2004. urtearen bukaeran buru gisa bere lehen proiektu musikala eratu zuen, bere izena daraman hirukotea sortuz. Hasier Oleaga eta Javier Mayor musikariekin batera bere konposizio propioak eta moldaketak interpretatu zituen. 2012an Jerónimo Martín Sexteto taldearekin bere bigarren diskoa, Quinoa, argitaratu zuen eta 2016an Capturas argitaratu du, bakarlari bezala pianoa jotzen duelarik musika inprobisatuarekin.