Berriak

2.500 eskola umek hartuko dute parte 2017ko Musika-Música jaialdiko “Bohemiako paisaia” ikuskizun didaktikoan

 

 

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako 2017ko MUSIKA-MÚSICA” jaialdiaren esparruan, martxoaren 1ean, 2an eta 3an “Bohemiako Paisaia” ikuskizun didaktikoa eskainiko da. Lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta  6. mailako ikasleentzako jarduera didaktikoa da. Zuzeneko emanaldien bidez, musikarekin bat egiteko espazioa sortzea da helburu nagusia, 2017ko MUSIKA-MÚSICA jaialdiko protagonistak izango diren Mahler, Dvořák, Smetana eta Janáček musikagileen lanak interpretatuta.

‘Bohemiako Paisaia” ikuskizunak gorputz perkusioan, kantuan edo kotidiafonoarekin egindako interpretazioan zeharko soinu-bidaian parte hartzeko aukera emango dio publikoari. Piezak entzun ahala, emakumezko aktore bi arituko dira, kontzertuarekin lotutako zenbait irudi eskainita.

Guztira 2.521 ikaslek eman dute izena martxoaren 1ean, 2an eta 3an Euskalduna Jauregian euskaraz eta erdaraz egingo den jarduera horretarako.

Mercedes Albaina da ekimenaren koordinatzailea. Narratzaileak, berriz, Maider Abasolo eta Anna Jacas eta Taber hirukotea. Cristina Viñas izan da ilustrazioak eta proiekzioak egin dituena.

Musika-moldaketak Jordi Flaquerrenak dira eta,  Mahler, Dvořák, Smetana eta Janáček konpositoreen lan original batzuekin batera, hiru musikatresna hauen sonoritatea entzuteko aukera emango dute zenbait konbinaziotan: biolina-biolontxeloa, pianoa-biolontxeloa, biolina-biolontxeloa-pianoa eta pianoa bakarrik.

Newsletter