Berriak

Badator berriro ere Gau Flamenkoen zikloa, Paco del Pozo kantariaren eta Antonio Carrión gitarra jolearen eskutik

Gure hirian flamenkozaleak asko direla jakinda, gure Fundazioak erabaki du hoteletako flamenko-kontzertuen zikloari jarraipena ematea, Bilbao Flamenco Elkartearen laguntzarekin.

Aurtengo zikloa Jerezeko Juan Moneo Lara “El Torta” kantaria bikaina eta zenduaren oroimenez egingo da. Otsailaren 14an hasi eta 2014 osoan egingo da Hesperia Bilbao, NH Villa de Bilbao eta Silken Indautxu hoteletan. Kontzertu guztiak gaueko 22:00etan hasiko dira. Sarrera doakoa da eta giro flamenkoan tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.

Paco del Pozo 1975 jaio zen eta zortzi urterekin hasi zen kantean, Paco de Antequera gitarra-maisuaren eskutik, eta Madrileko Peña Flamenkoen inguruan prestatu zen. Hamazazpi urterekin bere ibilbide profesionala hasi zuen Madrileko “Corral de la Morería” tablaoan eta hainbat herrialdetan ibili zen Asian, Amerikan, Afrikan eta Europan, zenbait dantza konpainiarentzat kantatzen.

Oso gaztetatik ezagutu zituen grabazio-estudioak eta disko batzuk argitaratu ditu, esaterako “Vestido de Luces”, “Jazz Hondo”, edo Emilio Ruiz Barrachinaren “El Discípulo” filmeko soinu banda. Gainera, Pacok beste musika estilo batzuetan sakondu du eta hainbat artistarekin egin ditu kolaborazioak: Jorge Pardo, Carles Benavent, edo José María Gallardo del Rey gitarra-jole klasikoa.

1997an La Unión-eko (Murtzia) Kanteko Nazioarteko Jaialdiko “Lámpara Minera” ospetsua irabazi zuen, bere izenak indarra hartu zuen mundu flamenkoan eta agertoki ospetsuenetatik deitzen hasi ziren. Gaur egun bakarlari ibilbidea eta dantzatzeko kantea uztartzen ditu, María Pagés-en konpainian, eta irakaskuntza, Casa Patas Kontserbatorio Flamenkoaren Fundazioan irakasle baita.

Kontzertuak oraintsu hildako Félix Grande poeta handia ekarriko digu gogora, hartaz horrela mintzatzen baitzen: “Bere gaztetasunaren indarrarekin eta zahar baten jakinduriarekin kantatzen du”.

Beste alde batetik, Antonio Carrión akonpainamenduko gitarristarik lanpetuenetakoa da gaur egun. Grabazio eta kontzertu ugaritan hartu du parte leku askotan, artista ospetsuekin: José Menese, Chano Lobato, El Chozas, Chocolate, Canela de San Roque, Vicente Soto, Rancapino, Pansequito, La Macanita, Carmen Linares, ‘El Lebrijano’, José Mercé eta beste asko.

“Carrión de Mairena” kantariaren semea da eta beste sari askoren artean Grammy Latino bat dauka Antonio Núñez “Chocolate” artistaren “Mis 70 años con el Cante” diskoan (2002) egindako akonpainamenduagatik. Jerezeko Flamenkologia Katedraren Sari Nazionala dauka Gitarristarik Onenari (2008); hain zuzen ere, urte horretan argitaratu zuen bere lehen diskoa kantari flamenko modura, generoko gitarristarik onenetako batzuek lagunduta.

Programa

Otsailaren 14a, barikua, 22:00. HOTEL HESPERIA BILBAO (Campo Volantín 28)

Kontzertua: PACO DEL POZO (Madrid) eta ANTONIO CARRIÓN (Sevilla)
Paco Del Pozo (kantea)
Antonio Carrión (gitarra)